Sociedad

Bergarak harrera egingo dio herrira iritsi berri den jendeari

2024an bizitzera etorri diren herritarrei ongi etorria emango zaie udalean otsailaren 15ean

Zihortza Marzan (Bergarako Zerbitzu Sozialen Zinegotzia): "Herrira etortzen diren norbanako eta familiak gure komunitatearen parte izatea nahi dugu"

Zihortza Marzan (Bergarako Zerbitzu Sozialen Zinegotzia): "Herrira etortzen diren norbanako eta familiak gure komunitatearen parte izatea nahi dugu"

17:10

Compartir

El código iframe se ha copiado en el portapapeles

Bergara

Bergarako Udalak ongi etorria emango die 2024an herrira iritsi ziren herritarrei. Otsailaren 15ean, larunbata, eguerdiko 12:00etan ospatuko da udaletxeko pleno aretoan. Zihortza Marzan Zerbitzu Sozialen zinegotziak adierazten duenez helburua da "sarea sortzeko aukera ematea".

Hilaren hasieran ezkutitz bat bidali zien ekitaldira gonbidatuz, komunitatearen parte izateko hainbat eragile eta ordezkari ezagutu behar dituztela sinetsita. "Herrira etortzen diren norbanako eta familiak gure komunitatearen parte izatea nahi dugu, eta horretarako lehenengo urratsa ezagutzea da", dio Marzanek.

Udalak nabermentzen du inoiz baino jatorri eta kultur aniztasun handiagoa dagoela herrian eta hau kudeatzea herrian dagoen erronka nagusienetariko bat dela: "Herri guztiek duten erronka da kultur-aniztasun hori ondo kudeatzea herritar guztiek aukera berdinak izateko"

Parte hartzea

30 pertsonak eman dute izena parte hartzeko, baina oraindik badago aukera izena emateko 943 779 100 telefono zenbakria deituz edota harrera@bergara.eus helbide elektronikora idatziz. Bertan mokadutxo batez gozatzeko aukera izango dute, elkarrekin hitz egiteko eta harremanak sortzeko tartea baliatuz.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00