Directo

DÍA DE LA RADIO Sigue el especial de 'Hora Veintipico' con motivo del Día de la Radio

Ocio y cultura

"Megalitikoak", Euskal Herriko geografian banatutako 150 irudiren erakusketa

Arkeologi Museoko Mallona Aretoan ikusgai egongo da 2024ko otsailaren 4ra arte eta lehenengo eremu sakratuei buruzko misterioak erakutsiko ditu

"Megalitikoak" / Cadena SER

"Megalitikoak"

Bilbao

"Megalitikoak. Eremu sakratuak eta lurralde erreferenteak" erakusketak Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako trikuharrietan, zistetan, menhirretan, harrespiletan eta tumuluetan egindako ikerketa arkeologikoetan aurkitutako 150 jatorrizko pieza erakutsiko ditu 2024ko otsailaren 4ra arte Arkeologi Museoko Mallona Aretoan. Pieza hauen jatorriak hauek dira: Gordailua (Gipuzkoako Material Arkeologiko eta Paleontologikoak Biltzeko Zentroa), BIBAT (Arabako Arkeologia Museoa), Nafarroako Gobernuaren Eregistro, Ondasun Higigarri eta Arkeologia Atala, Jose Miguel Barandiaran Fundazioa eta Arkeologi Museoa bera.

2024ko otsailaren 4ra arte ikusgai egongo da

2024ko otsailaren 4ra arte ikusgai egongo da / Cadena SER

2024ko otsailaren 4ra arte ikusgai egongo da

2024ko otsailaren 4ra arte ikusgai egongo da / Cadena SER

Megalitikoak lehendabiziko adierazpen arkitektonikoak dira, eta Mendebaldeko Pirinioetan gertatu ziren aldaketak islatzen dituzte, zehazki euskal mendietan, non emakume eta gizon taldeek natura etxekotzen ikasi zuten, eta lehenengo aldiz paisaia eraldatu zuten nekazaritza, abelzaintza eta basogintzako ustiapenen eta lurralde antolamenduaren bitartez. Aire zabaleko egonlekuak, laborantzarako eremuak, abeltzaintza zonak, basoak, eta nagusiki, inguru naturalean ezarri zituzten monumentu megalitikoak.

Erakusketan bostgarren milurtekoaren azken herenaren eta gure aroaren aurreko lehenengo milurtekoaren amaieraren arteko aldia jorratzen da, garai horretan eraiki baitzituzten megalitikoak. Zenbait pieza aipatzekoak dira. Besteak beste askotariko tipologiako sei hilarri, trikuharri batzuetako ganberetan aurkitu zituztenak. Askotariko material eta tamainatako aizkora leunduak ere ikusi ahalko dira.

Arkeologia Museoak erakusketa osatuko du jende guztiarentzat askotariko jardueren bitartez. Jarduera guztiak doakoak izango dira, eta ezinbestekoa izango da aurretiaz izena ematea 944040990 telefonoan.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00