Sociedad

Euskararen aldeko udal bandoak 40 urte betetzen ditu

Bandoa 1982an argitaratu zen, Mikel Larrañaga alkate zen bitartean

Ekitaldian esukararen aldeko bandoa iraukurri duten pertsonak / Cadena SER

Ekitaldian esukararen aldeko bandoa iraukurri duten pertsonak

Eibar

Gaur, 1982an sortutako “…euskaraz eta kitto!” bandoak 40 urte betetzen ditu eta udaletxean, bandoaren sorkundea gogoratu eta honen eguneraketa bat aurkeztu dute. 35 hizkuntzetan, euskararen garrantzia eta honen erabilpena goraipatzen da. Gainera, bandoaren edizio berria Eibarko atari guztietan zehar jarri da.

“…Euskaraz eta kitto!” bandoa laurogeiko hamarkadan sortu zen, euskararen aldeko sentsibilizazio-kanpaina baten barnean. Bando hurari Bilboko Paradox enpresak diseinu erakargarri bat eman zion, udaletxearen enkarguz. Enpresa hau Bilboko festetako txosnetako egitaraua sortzen esperientzia zuen, eta Udaletxeak, zerbait dinamiko eta erakargarria egin nahian, beraen laguntza eskatu zuen. Bandoak euskara bultzatzeko helburua lortu zuen eta arrakasta handia izan zuen, nahiz eta atarietan jarritako ale batzuk, hurrengo goizean, lurrean birrinduak agertu.

Gaurkoan, berriro, bandoaren eguneraketa berria Eibarko atarietan jarri da. Bando berriak garai berrietara moldatu da, Eibarren hitzegiten diren hirurogeita hamabost hizkuntzetatik ofizialak diren hogeita hamabost barneratuz.

Udaletxean, aurkezpena eta gogorapen ekitaldi bat antolatu da. Bertara alderdi politikoen zinegotziak, Jon Iraola alkatea edota kultura eta euskara arloko ordezkari eta kideak bertaratu dira. Baita ere, Mikle Larrañaga, 1982an izandako alkatea. “Euskararen erabilpena bultzatzeko ekintza aparta izan zen, aurrerapauso ausarta eta arrakastatsua. Espero dut, hurrengo 40 urteetan euskara bultzatzen jarraitzen egotea”, zioen Larrañagak.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00