Cadena SER Euskadiren arigunea Euskaraldian
Euskadiko irrati liderrak Euskaraldian parte hartzen du
Bilbao
Cadena SER Euskadik Euskaraldian parte hartzen ari da. Euskara hikuntz bizia da erredakzioaren bizitzan, baina ekimen honetan izena eman dugu ere, euskara bultzatzeko. Eguneroko dinamiketan bilerak egiten ditugu eta sail bakoitzeko langileek rol bat aukeratu eta hortan dihardute: ahobizi edo belarriprest bezala. Gainera, ostegun honetako solasaldira Bizkaino ahaldun nagusia, Unai Rementeria, hurbildu da.
Zer dira ariguneak?
Mota guztietako entitateek hartu dezakete parte (erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak, kooperatibak, kultur eta kirol elkarteak, eta abar), ariguneren bat badute. Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen bitartean, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan.
Ariguneak izan daitezke entitate baten baitan ohiko dinamika duten eta kide guztiek gutxienez euskara ulertzen duten taldeak (sailak, atalak, ekipoak, sekzioak, zerbitzuak, taldeak…). Edo, arigunea izan daiteke baita ere entitatean herritarrekiko harreman-espazioa, uneoro belarriprest edo ahobizi bat egongo dela bermatzen bada; hau da, herritarrek uneoro euskaraz artatuak izateko bermea badute (jendaurreko edo harrera postuak, supermerkatuetako kutxak, telefono bidezko arreten arduradunak, tabernariak, dendariak…).