Sociedad | Actualidad

Mintza eguna ekainaren 5ean Hendaian

Euskararen erabilera bultzatzea eta euskaraz aritzeko aukerak biderkatzea dira helburu nagusiak

Euskal Herriko Mintzalagunen urteko festa ekainaren 5ean ospatuko da / Topagunea

Euskal Herriko Mintzalagunen urteko festa ekainaren 5ean ospatuko da

Bilbao

Euskal Herriko Mintzalagunen urteko festa handia Hendaian izango da aurten. Bi urtez ezin ospatu ibili ondoren, hainbat herritako jendeek elkar ezagutu eta harremanak estutzeko aukera izango dute. Festa honen helburua beti izan da txoko guztietako mintzalagunak beraien artean elkartzea, euskaraz egunpasa eder bat eginez.

Hogeita hamar urte betetzear dira Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak lehen Mintzalagun taldea martxan jarri zituenetik eta, gaur egun, milaka dira Euskal Herri osoan astero euskarazko mintzapraktika egiteko elkartzen direnak, herriz-herri egitasmo hau sustatzen duten euskera elkarte, euskaltegi eta eragileei esker. 6000 pertsonatik gora biltzen dira astero aurrez-aurre eta beste 1000 aritzen dira sarean, azken datuen arabera. Euskaltzaleen Elkarteko Mintzapraktika Batzordearen koordinatzaile Maite Agirreren esanetan, azken bi urte hauetan sarea izan da momentu batzuetan elkartzen jarraitzeko aukera eskaini diena, eta asko handitu da parte hartzea. “Mintzaneteko edo Jalgi hadi mundurako sareetan mintzapraktika egiteko elkartzen diren kideak ere aurtengo Mintza egunean izango ditugu, denok elkartzeko aukera eskainiz”.

Berrikuntzak

Berrikuntza horretaz gain, aurtengo Mintza egunak ere badu beste gehigarri bat. Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Gorrak federazioak pilotaje bat jarri dute martxan pertsona gor eta entzumen urritasuna duten pertsonek euskara praktikatu dezaten eta Agirrek iragarri du Mintza Egunean zeinu hizkuntzako interpreteak egongo direla “aukera hau ere jaian txertatuz”.

Mintza eguna aurreko urteetan, ondorengo herrietan izan da, udaberrian beti: Iruñean, Donostian, Getxon, Gasteizen, Arrasaten, Elizondon, Santurtzin, Elgoibarren, Urkabustaizen, Beran, Atarrabian, Derion, Hondarribian eta Lapuebla de Labarcan. Bi urtez ezin ospatuta ibili ostean, Hendaian izango da aurtengo Mintza Eguna, ekainaren 5ean. Hendaiako Mintzaian euskara elkartea ari dira Euskaltzaleen Topagunearekin batera Mintza Egunaren antolaketan.

Helburu nagusia euskararen erabilera bultzatzea da. Horretarako hainbat ekitaldi antolatu dira.

Egitaraua:

12:00 Ongi etorri ekitaldia, txisturaliekin eta Gaztelu Zahar abesbatzarekin.

12:30 Aperitifa

13:00 Hendaia ezagutzeko bisita gidatuak. 2 bisita gidatu egiteko aukera izango dute bertaratuek,

bat tren txikian egingo da eta bestea Andoni Etxarrirekin

14:25 Bertsolariak

14:30 Bazkaria

16:00 Haurren txokoa. Hainbat adin tartetako haurrek esperimentazio eta sormenerako aukera

izango dute bazkal ondoren.

16:15 Esker emate ekitaldia eta munduko Mintzalagunekin topaketa. Urtero bezala, Mintzalagun

talde batzuk omenduko dira. Horrez gain, munduko hainbat txokotatik jaira batuko diren

euskaldunekin bat egingo da bazkal ondoren.

16:30 MintzaPoza jolasa.

17:00 Erromeria Imuntzo eta Belokirekin

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00