Radiocuentos del Alfabeto

Itsasontzi urdina

Nerea Gastón Tabera

"Itsasontzi urdina"

"Itsasontzi urdina"

00:40

Compartir

El código iframe se ha copiado en el portapapeles

Bilbao

Urdinak ziren aititeren begiak, berarekin zerura joan zirenak. Seguraski bere zerua urdina izango da. Urtebete pasa da jada, amamak gogoratzen digu egunero. Berak ez dakiena da, aitite gure bihotzetan daramagula beti. Urdinak ere, gure lehengusu jaioberriaren begi handiak, hauek ere aititeren disdira dute. Haurra ikusi eta aititeren aurpegia gogora. Zein polita zaren, zenbat istorio eta abesti zuri itxaroten, bizitza luze bat zure zain. Itsasontziaren barruan denok zurekin gaude, olatuen kontra eta eguzkiaren zain. Euririk gabe ostadarrik ez dagoela badakigu, bitartean egon lasai laztana, amaren eta aitaren besoetan babestu, ez dago inon euren besoak baino etxe hobeagorik

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00