Aurkikuntza zoragarria
Ana Huitzi Esnaola
Bilbao
Bazen behin, Arano mendian bizi zen Amaia izeneko neska alai eta bihurri bat. 15 urte zituen, eta betidanik izugarri gustatu izan zitzaion gauza berriak aurkitzea. 5 urte zituela, bere urtebetetzean, gurasoek aurkikuntzarako erreminta kaxa bat oparitu zioten. Neskak amets bat zeukan: munduan inoiz ikusi ez zen zerbait aurkitzea, museo batean jartzeko bezain garrantzitsua. Azkenean, inoiz arakatu ez zuen mendi batera joan, eta hantxe aurkitu zuen, gauza harrigarri bat: Japoniakoa zirudien buztinazko katilu bat!!! Berehala etxera korrika joan, eta gurasoei berri pozgarria kontatzean hauek ziztu bizian eraman zuten Bilboko Arte Ederretako museora. Han bertako langileek liluratuta, J (Japoniako) gelan sartu zuten neskari eskerrak emanez.