Los tres pliegues
Alaitz Sagarzazu, 13 urte
Bilbao
Zizelkatzen harrapatu ninduen. Orduan konturatu nintzen nire barrena belzten hasia zela inguruko haizeengatik. Pentsatzen jarri nintzen eta haize hotzak eta indartsuak bakarrik zeudela ohartu nintzen. Nire barrenak golpe gogorrak ematen zizkion gorputzaren zati mingarrienari. Egunak joan egunak etorri, nire haizeak eguraldi bortitzetan bihurtzen hasi ziren.
Aurrekoan zurrunbilo gogorrenetako bat etorri zitzaidan, nire gorputzaren sakonean pitzadura mingarriak eginez. Enbataren ostean eguraldia hobetu egin zen, haize atseginak etorraraziz. Orduan, nire barru beltza argitzen hasi zen pixkanaka, zurian bihurtu arte. Momentu horretantxe, konturatu nintzen hankak ezin nituela mugitu eta burdinazko izaki beltz bat irten zitzaidan gorputz barrenetik. Nire barruko itzal ilun guztiak burdinazko estatua batean transformatu ziren, haize atseginei esker