Citoyen
Idoia Barrondo Etxebeste
Bilbao
Burugogorra omen nintzen. Akaso horregatik zizelkatu zidaten brontzez burua; hobeto esateko, buruak. Hidra izango banintz bezala.
Neu Arte Ederren Museoaren isiltasun laketgarrian natza, bisitarien marmarrean bilduta; patxadaz hausnartzeko astia dut: izan zenaz, badenaz, izango denaz. Ez dut bestelako bizimodurik imajinatzen. Zerbaitegatik naiz pentsalaria.
Anaiok citoyen dira. Hiritar hutsak. Entzutetsuena korintoar zutabe baten gainean jarri zuten, jaiotetxetik gertu. Hiriaren iskanbilan bete-betean. Begoñarako eskailerak aldi oro begi aurrean baditu ere, ez da Basilikaraino iritsiko. Jakin badaki, gizajoak, ez dela helduko, baina tinko dirau, denboraren joanari men eginez.
Batzuetan otutzen zait, ordea, … eta buru haiek balira penseur eta neu citoyen hutsa?