Biok beti Bilbon, ibai ertzean
Maider Vaquero Porras | 2º Ciclo Formativo de Grado Superior: Técnico Superior en Educación Infantil IES Eskurtze BHI
!["Biok beti Bilbon, ibai ertzean"](https://cadenaser.com/resizer/v2/IEMZA6P2EBKUFKE6IXBIC72A24.jpg?auth=ee81acf215d8943798ba566cca0b71545f321883fcf0c0ee1b4b423cc90462d1&quality=70&width=736&height=414&smart=true)
"Biok beti Bilbon, ibai ertzean"
01:00
Compartir
El código iframe se ha copiado en el portapapeles
Bilbao
Marari, amama Estherren etxean zegoela, zuri-beltza zen argazki bat erori zitzaion liburu batetik. Argazkiak atzeko aldean mezu bat zeukan “Biok beti Bilbon, ibai ertzean”.
Orduan Mararen burura etorri ziren bere amama kontatutako hainbat istorio, hainbat oroitzapen. Argazki horretan bere amama Esther eta bere aitite Manuel agertzen ziren, bikote bezala elkarrekin irteten hasi zirenean; egun haietako ilusioa erakusten zuen argazkia zen. Manuelek lan egiten zuen Areatzako portuan, itsasontziek zekartzaten merkantziak ateratzen, Estherren aitarekin. Neska gazteak aitari eramaten zion janaria, eta horrela ezagutu zuten elkar.
Mara konturatu zen gauzak denbora pasa ahala aldatzen direla. Garrantzitsuak diren pertsonak ere, paisaia bezala eta honekin lotura estua dutelako, denborarekin joaten dira, baina gure barnean beti uzten dituzte beraien oroitzapen eta esentziarik hoberenak.