Sociedad | Actualidad

Kalamuaren kontsumoaren ondoriozko eskizofrenia tratatzeko bide berriak

Leire Ibarra-Lecue ikerlariak gaixoen bizitza hobetzeko medikamentu eta terapiak diseinatzeko aurrera pausoak eman ditu

UPV/EHU

Bilbao

Leire Ibarra-Lecue UPV/EHUko ikerlaria kalamuaren kontsumoaren ondoriozko eskizofrenia tratatzeko medikamentu eta terapia berriak sortzeko proiektua ari da jorratzen. Cannabinoideei buruzko Ikerkuntzarako Espainiako Elkartearen (gaztelaniaz, SEIC) argitalpen onenaren saria jaso du, Neuropsychopharmacology (www.nature.com/npp) aldizkarian argitaratutako artikuluarengatik.

Artikuluak kalamua kontsumitu ostean sortzen den eskizofrenia garatzeko arriskuaren areagotzean molekula mailan esku hartzen duten mekanismoak identifikatu ditu, lehenengo aldiz. “THCarekin (kalamu landarearen osagai psikoaktibo nagusiarekin) tratatutako animalien garunetan aldaketa batzuk antzeman ditugu, eta eskizofrenia duten pertsonengan ikusten direnen berdinak dira. Gainera, THCren efektuak ekiditeko gai izan gara, proteina batzuren jarduera etenda”, adierazi du Inés Ibarra-Lecuek.

Ikerkuntzak kalamuaren kontsumoarekin lotutako eskizofrenia duten pertsonen bizitza hobetzeko medikamentu eta terapiak diseinatzeko balio dezake. “Gaixotasun horren tratamenduan erabiltzen diren medikamentuak, sarri, ez dira guk nahi beste eraginkorrak. Lan honetan deskribatzen ditugun proteinak paziente mota hau tratatzeko medikamentu berrien jomuga gisa erabil daitezke”, aurreratu du.

SEIC-ek saritutako lan hau egun Inés Ibarra-Lecue garatzen ari den doktoretza-tesiaren parte bat da, UPV/EHUko Neuropsikofarmakologia ikerketa-taldean, Leyre Urigüen eta Luis F. Callado doktoreen zuzendaritzapean, eta Eusko Jaurlaritzaren ikerlari-prestakuntzarako diru-laguntza bati esker.

Saria Cannabinoideei buruzko Ikerkuntzarako Espainiako Elkartearen 19. urteroko bileran banatuko da Madrilen, 2018ko azaroaren 22tik 24ra bitarte.


 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00