Sociedad | Actualidad

Gipuzkoako Erizaintza Elkargoak bat egin du "Kerik gabeko kotxea" kanpainarekin

Helburua herritarrak kontzientziatzea da, haien ibilgailuetan erre ez dezaten, bai haurrak aurrean daudenean baita haiek ez daudenean ere

Cadena SER

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak (COEGI) Erizaintzako Kontseilu Nagusiak abian jarritako Kerik gabeko kotxea. Babes itzazu kanpainarekin. Helburu nagusia herritarrak kontzientziatzea da haien ibilgailuetan erre ez dezaten, eta ez soilik haurrak aurrean daudenean, baita haiek ez daudenean ere. Izan ere, tabakoaren kean dauden substantzia kaltegarriak gainazalean atxikitzen dira, eta asteetan zehar jardunean jarraitzen dute, erre ez arren.

Pexels

Pexels

COEGIk bat egin du 5 eta 10 urte arteko haurrei zuzendutako kanpainarekin, eta helburua da haien ikastetxeetan hitzaldi hezitzaileak eman eta material informatiboak banatuko dituzten erizainen bisita jaso ostean, osasunaren eragile bilakatzea, mezua haien gurasoei transmitituz. Horretarako, Elkargoa kanpaina honetan parte hartzeko interesa duten Gipuzkoako ikastetxe eta ikastolen esanetara jartzen da info@coegi.org helbidean.

Adituek adierazten dutenez, tabakoaren partikula toxikoek ibilgailuan 10 egun ostera arte irauten dute zigarroa piztu zenetik. Izan ere, tapizak eta moketak substantzia kaltegarri eta kantzerigenoak xurgatzen dituzte, eta horrek haurren osasunarengan arriskua du. Datuak kezkagarriak dira: Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi du tabakismo pasiboaren heriotzen %30 haurrak direla. Gainera, tabakoaren kea arnasten duten haurrek helduaroan biriketako minbizia sufritzeko aukera lau aldiz handiagoa da.

Ibilgailu barruan zigarro erdi bat erretzeak osasunerako kaltegarritzat jotzen diren mugen halako hamarreko kutsadura eragiten du, tabakoaren keak 7.000 substantzia baititu: 250 oso kaltegarriak eta 70 kantzerigenoak. Ebidentzia hauen aurrean, COEGIko lehendakari Pilar Lekuonak honakoa azpimarratu du: "kanpaina honekin bat egitea funtsezkoa iruditzen zaigu. Erizaintzak egunero ikusten ditu tabakoaren kontsumoak osasunarengan dituen ondorio lazgarriak, eta kerik gabeko gizarte bat sustatu behar du. Erizainak osasuneko prebentzioa egiteko ardura du eta tabakoa gure erronketako bat da. Horregatik, kerik gabeko herrialdea defendatzen jarraituko dugu".

Zentzu honetan, Lekuonak gogorarazi du Granadako Unibertsitateak berriki egindako azterketek 2011ko Tabakoaren Aurkako Legearen aurreko eta ondorengo esposizioak alderatu dituztela: "emaitzek adierazten dute egungo Legeak heldu ez erretzaileengan nikotina kontzentrazioa murriztu duela, baina haurrengan ez".

Materialak

Haurrei emango zaien materialen artean eskuorri koadrikulatu bat dago, txikiek haien koadernoetatik kendua izan balitz bezala. Bertan, haurrek desberdintasunen jolasa aurkituko dute eta horrela, modu dibertigarrian, erretzen den kotxe baten barruko aldean eta erretzen ez den beste batean irudikatzen diren egoerak alderatuko dituzte. Esku orriak bi bertsiotan irudikatzen dira, aita erretzailearena eta ama erretzailearena.

Haurrek motxiletan etxera eramango duten esku orriak gurasoei zuzendutako mezuak jasotzen ditu: osasunarentzako tabakoaren keak dituen arriskuez ohartarazten du, batez ere kotxeen barruan, eta honek txikienen osasunean izan dezakeen ondorioez. Era berean, haurrek eranskailu bat jasoko dute haien gurasoek ibilgailuaren atzeko kristalean jar dezaten, kanpainaren irudiarekin eta "Kerik gabeko kotxea. Babes itzazu" lemarekin. Horrela, gurasoek beren kotxeak "tabakorik gabekoa"k direla adierazi ahalko dute, eta zirkulatzen edo aparkatzen duten tokietan barna mezua hedatuko dute.

www.cochesinhumo.com webgunean, beste eduki batzuekin batera, eskuragarri egongo dira kanpainako materialak, jaisteko moduan. Gainera, sare sozialetan @CocheSinHumo profila sortu da (Twitter, Facebook eta instagram), eta #CocheSinHumo traola, eta horien bidez sustatuko da pegatina jasotzen dutenek haien kotxean jartzea eta argazkia partekatzea.

Osasunerako zenbait arrisku:

1. Haurrengan keak sibilantziak, eztul kronikoa, asma, bronkitisa, infekzio larriak, pneumonia eta otitisa eragin ditzake, baita obesitatea ere

2. Tabakoaren keak bat-batean hiltzeko arriskua areagotzen du bularreko haurrengan

3. Tabakoaren kea arnasten duten haurrek helduaroan biriketako minbizia sufritzeko aukera lau aldiz handiagoa dute

4. Gidariak leihatila 15 zentimetro irekita ere, substantzia toxikoen kontzentrazioa itxita balego bezalakoa da

5. Haurren arnasketa azkarragoa da, eta bere birikak eta sistema immunea oraindik ez daude guztiz garatuta

6. Ke horrek 7.000 substantzia baino gehiago ditu, horietatik gutxienez 250 kaltegarriak eta 70 kantzerigenoak dira.

7. Ibilgailu barruan soilik zigarro erdi bat erretzeak osasunerako kaltegarritzat jotzen diren mugen halako hamarreko kutsadura eragiten du

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00