Enplegu erregulazioko 27 espediente izapidetu zituen azaroan Jaurlaritzak, iaz baino %27 gutxiago
Espediente horiek 545 langilerengan izan zuten eragina: 412 langileren kontratuak aldi baterako eten ziren, 88 langileren lanaldia murriztu zen eta 45 langileren kontratua desegin zen
![](https://cadenaser.com/resizer/v2/D33P2C7CWNLOBFOJ4GV56KXR5E.jpg?auth=1292d27af782e07cfbc2cfe868d430ee7affe692e8488b58ea52261cf7257ef8&quality=70&width=650&height=365&smart=true)
CADENA SER
![](https://cadenaser.com/resizer/v2/D33P2C7CWNLOBFOJ4GV56KXR5E.jpg?auth=1292d27af782e07cfbc2cfe868d430ee7affe692e8488b58ea52261cf7257ef8)
Bilbao
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu erregulazioko 27 espediente izapidetu zituen joan den azaroan, aurreko hilean baino %17 gehiago eta 2015eko azaroan baino %27 gutxiago. Espediente horiek 545 langilerengan izan zuten eragina: 412 langileren kontratuak aldi baterako eten ziren, 88 langileren lanaldia murriztu zen eta 45 langileren kontratua desegin zen (kaleratze kolektiboak).
Jaurlaritzak jakinarazi duenez, azaroan izapidetutako 27 espedienteetatik, etete espedienteak 17 izan ziren eta 412 langilerengan izan zuten eragina (aurreko hilean baino %385 gehiago eta 2015eko azaroan baino %69 gehiago); lanaldia murrizteko enplegu erregulazioko espedienteak 8 izan ziren eta 88 langilerengan izan zuten eragina (%33 gutxiago eta %27 gehiago, hurrenez hurren); desegite espedienteak 2 izan ziren eta 45 langile egon ziren kaleratze kolektiboen eraginpean (%2150 gehiago eta %32 gehiago, hurrenez hurren).
Bestalde, azaroan ez zen lehen sektoreko enplegu erregulazioko espedienterik izapidetu. Eraikuntzan 5 espediente izapidetu ziren, industrian 15 eta zerbitzuetan 7. Urtean zehar sektoreen arabera metatutako enplegu erregulazioko espedienteen ehunekoa antzeko mailetan mantendu da: lehen sektorea %0,5, eraikuntza %14, industria %45,5 eta zerbitzuak %40.
Azkenik, gaur egun lanaldia eteteko eta murrizteko 331 espediente indarrean daude, eta 4.729 pertsonarengan eragina dute. Aurreko hiletan bezala, eraginik handiena Arabako Lautadan, Bilbo Handian eta Donostialdean dute.