Sociedad | Actualidad
Euskera

Otxandiotik Iruñerako bidea egingo du 20. Korrikak

Korrikaren 20. edizioa 2017. urteko martxoaren 30ean Otxandiotik abiatuko da, eta apirilaren 9an Iruñean amaituko da, 'Batzuk' lelopean, eskuz esku joango den lekukoaren barruko mezua irakurri ondoren.

Korrika es una iniciativa que une y reflejo de ello es la imagen de esta 20ª edición, con un lema, Batzuk, más colorido que nunca. / Patricia Zurutuza

San Sebastián

Korrikaren 20. edizioa 2017. urteko martxoaren 30ean Otxandiotik abiatuko da, eta apirilaren 9an Iruñean amaituko da, "Batzuk" lelopean, eskuz esku joango den lekukoaren barruko mezua irakurri ondoren.

Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo Korrikaren arduradunak gidatu dute Donostiako San Telmo museoan egin den aurkezpena ekitaldia, eta bertan egon dira AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak ere. Hain zuzen, San Telmo museoan bertan gordetzen da Korrikaren jatorrizko lekukoa, Remigio Mendiburuk sortutakoa.

Mugikak nabarmendu du aurreko Korrika amaitu zenetik, "euskaraz bizitzeko hautua irmoago" dagoela euskal gizartean. Bere esanetan, euskararen normalizaziorako "ezinbestekoa da helduen espazioek ere euskaraz funtzionatzea", eta "horretan da AEKren urteotako zeregin nagusia". "Dena den, oraindik ere euskaltegiei zuzendutako baliabideak ez nahikoak dira", ohartarazi du.

Esan bezala, "Batzuk" izango da 20. Korrikaren leloa, hizkuntza, kultura eta mundu ezberdinek osatzen duten aniztasuna irudikatu nahian. Hain zuzen, "bat" eta "zuk" hitzen arteko jolasa da, "herritarrak euskarara gonbidatzeko, hizkuntzen eta hiztunen berdintasunaren aldeko jaira".

Asier Amondok azaldu duenez, "hizkuntza, kultura, mundu bat sendotzeko bidean, zuk ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz".

Halaber, Korrikaren sortzaileak omenduko dituzte 20. edizioan. 1980. urtean jarri zen abian lehendabiziko Korrika eta, geroztik, "euskalgintzaren, euskal kulturaren eta euskararen erreferentzia bihurtu da", Amondoren hitzetan.

Ildo horretan, Korrikak "batu egiten duen ekimena" dela nabarmendu du, eta, horrela, irudi koloretsua erabiliko dute 20. edizioan, hori islatu nahian.

 
  • Cadena SER

  •  
Programación
Cadena SER

Hoy por Hoy

Àngels Barceló

Comparte

Compartir desde el minuto: 00:00