Jeneralak aginte-makila jaso du
Ekitaldia San Martzial mendian burutu zen, kapitain eta unitate buruekin

Martín Tellechea

Irun
Urriaren 13an egindako hauteskundeetan Alarde Tradizionalaren Jeneral berria izateko aukeratua izan zen Paco Carrillori aginte-makila emateko ekitaldia ospatu zen ostiralean San Martzial mendian. Iñaki Arruabarrenak, Jeneral kargua uzten zuenak, aginte-makila eman dio Carrillori, bertan bildutako kapitain eta unitate buruen aurrean. Aldez aurretik, Buruzagien Batzordearen idazkariak egin behar zen ekitaldia azaldu eta aukeraketaren akta irakurri zuen:
“Irungo Alardearen Kapitainak eta Unitate Buruak ez-ohiko batzarrean bilduta, Paco Carrillo Etxeberria jauna 2016-2019 epealdirako Irungo Herriaren San Martzial Alardearen Jenerala izendatzea adostu dugu.
Eta hala ager dadin, nik, Gonzalo Fernández de Casadevante Romaník, Aginte Batzordeko idazkariak, agiri hau luzatzen dut.
Irunen, 2016ko apirilaren 29an
Idazkaria”
Jeneralaren izendapena lau urteko epealdirako egiten da. Hala ere, ohiturari jarraituz, lehenengo urtean Buruzagien Batzordeak aginte-makila emateko ekitaldi formala egiten du.